2010-11 ikasturtearen hasiera

Aurkezpena irailak 7

Administrazio eta Finantzak, Haur hezkuntza, Erizaintza, Administrazio Kudeaketa eta Arreta Soziosanatiriako ikasleak Ezenarroko areto nagusian edukiko dute aurkezpena.

2. kurtsokoak 10:00

1. kurtsokoak 10:30

 

Automozioa, Elektromekanika, Karrozeria eta Soldadura eta Galdaragintzako ikasleak Albitxuri erabilera anitzeko  gelan edukiko dute aurkezpena.

2. kurtsokoak 12:00

1. kurtsokoak 12:30

Langile, autonomo, funtzionario eta langabetuentzako dohako ikastaro berriak

Berria! Diru-laguntzak ERE dauden langileentzako

Actualidad

Diploma banaketa ekitaldia

2010/06/30

Joan den Ostiralean, Batxilergo eta Zikloetako diploma banaketa ekitaldia ospatu zen Herri Antzokian. Bertan, Nora Landaluzek, Rebeca Azpirik, Sara Martinezek, Alba Garciak eta Nagore Alvarez-ek, ohorezko matrikula jaso zuten, Institutuko zuzendari Imanol Lopezen eta udaleko ordezkarien eskutik. Ondoren zikloetako 4 ikaslek, Elsa Sanchezek, Ohiane Uberak, Ibai Leonek eta Evarice Konek, aipamen bereziak jaso zituzten Mekako zuzendari Mª Axun Larrañagaren eta udaleko ordezkarien eskutik.
Ikasleen hainbat ekitaldiez ere gozatzeko parada izan genuen bertaratu ginenok eta ekitaldiaren amaieran, Eñaut Elorrietak eta Zuhaitz Gurrutxagak, diplomak banatu zizkieten ikasketak bukatu dituzten batxilergo eta zikloetako ikasleei. Ekitaldia amaitzeko Eñaut Elorrietak kantu berri bat eskaini zigun. Ondoren, ikasle zein irakasleak Sigma jatetxean bapo afaldu zuten.
Zorionak  denei eta uda on bat pasa !!!!

Ibilgailu Ekologikoei buruzko Jardunaldi Teknologikoa

2010/06/18

Ekainaren 17an arratsaldeko 18:00etan ibilgailu ekologikoei buruzko jardunaldi teknologiko bat ospatu genuen. Gure ondoan dauden 40 bat profesional etorri ziren eta bertan, kontsumoak eta kutsadura murrizteko asmoz, kotxegileek gaur egun dauzkaten apostuak ikusi genituen: bioerregaiak, petroleotik ateratako gas likidotuta (GLP), kotxe hibridoak, kotxe elektrikoak,…….

EUSKARAZETAMOL antzerki taldea MEKA Ikastetxean

2010/06/02

Hizkuntza Normalkuntzaren ildotik Elgoibarko MEKA eta Institutuko euskara batzordeek Euskal Jai berezia antolatu zuten maiatzaren 28an. Ikasturtean zehar hainbat buruhauste eta burukomin izan eta gero, bukaera honetan euskaraz gozatzeko aukera izan genuen ikasle zein irakasleok. Besteak beste, Patxi Telleria eta Mikel Martinez antzerkilarien “EZ DOK HIRU BIKOTEATROA” lana ikusgarria eta umoretsua izan zen. PARACETAMOLa burukominak kentzeko baliagarria den heinean, gure hizkuntza barre egiteko sendagaia dela agerian utzi zuen EUSKARAZETAMOLak.
Ekitaldia APA BH ELGOIBAR Guraso Elkartearen laguntzari esker gauzatu ahal izan genuen.

 

 

Denok gara ekintzaile

2010/05/25

Ekintzailetza sustatu asmoz MEKA institutuak ekitaldi bat antolatu zuen atzo maiatzak 20.

Ekitaldi honen helburua ekintzailetza jarrera bat dela zabaltzea zen.

Bertan, MERKATARITZAKO bi ikasle: Leire Agotek eta Irune Aranak EJE proiektuan landu duten enpresari buruzko informazioa eman zuten, hau da, enpresa sortzeko pausoak, arazoei emandako irtenbideak, finantz iturriak, eta abar. Enpresa honek NOAH S.Coop izena du eta bainurako produktuak eta osagarriak saltzen ditu.

IBAI LEONek, aurten GOI MAILAKO ADMINISTRARITZA ETA FINANTZAK ZIKLOA bukatu berri duenak, bere enpresa martxan jarri berri du, GLOBAL MINI VENDING izena du eta berak ere azaldu zigun ederki asko izan dituen gora beherak. Aupa Ibai, ondo zoaz eta!

EGOITZ LASA aktoreak,  bere ibilbidearen berri eman zigun eta  gustuko lana egiteak duen garrantziaz aritu zen. Helburu profesionalagatik borrokatzen duena ere ekintzailea dela esan zigun eta hori lortzeko ezinbestekoa dela jarrera baikorra izatea.

XABIER EUSKITZE, Saharautz GKEko kideak 9 urte daramatza GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDE hau sortu zutenetik ekintzailetza soziala jorratzen. Saharako egoera zein den azaltzeaz gain, bertako  haurrekin egiten dituzten ekintzen berri eman zigun..

EJE kooperatiben I. azoka

2010/05/24

2010eko maiatzaren 21ean MEKA GLHBI Elgoibarko Institututik lau Kooperatiba joan ziran Donostiako EJE KOOPERATIBEN I. AZOKARA:
Elektromekanika zikloko hiru kooperatiba: SIFLAN, S. KOOP, HARTU ARTE S.KOOP eta  ELEKTROMEKA, S. KOOP.
Merkataritza ziklotik kooperatiba bat: NOAH, S.KOOP
Beste ikastetxetako kooperatibekin batera Gipuzkoa Plazan izan ziren goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00rarte, beraien produktuak saltzen eta erosten.
Esperientzia honen  bitartez, ikasleriari hainbat aukera ematen zaio:
- Inguruko enpresen, instituzioen eta entitate desberdinen ezagutza eta haiekiko harremana izan dezaten ahalbidetzea.
- Gaitasun ekintzailea garatzea


MEKA BIDEOA

MEKA EZENARRO KONTAKTUAK

Arregitorre, 2 20870 ELGOIBAR TFNO: 943 748019

MEKA ALBITXURI KONTAKTUAK

Albitxuri, D-1.20870 ELGOIBAR TFNO: 943 748019

Meka Hiru.com telebistan

Etengabeko ikaskuntza


© IEFPS Meka GLHBI
Tel: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net
Lege informazioa